Amaren eskuak

Amaren Eskuak”  Karmele Jaioren eleberri bat da. Liburuarekin hasi baino lehen, idazleari buruzko sarrera txiki bat egin nahiko nuke:

Karmele Jaio idazle eta kazetari gasteiztarra da. Bere lehenengo lana, idazle bezala, 2004an argitaratu zuen “Hamabost zauriipuin bilduma zen. Gero ere, eleberriak idazten ausartu zen. Esate baterako, “Amaren eskuak” edo “Musika airean”. Hain zuzen ere, “Amaren eskuak” 2006an argitaratu zuen. Horrez gain, bere azken arrakasta “Ez naiz ni”  izan da.

Amaren eskuak eleberria

Amaren eskuakliburuari dagokionez, eleberri oso sentimentala dela esan daiteke. Eleberri honetan, oso argi azaltzen da, nola eragin daitezkeen gure gaur egungo bizitzan, iraganean geratzen diren arazoak.

Nerearen istorioa kontatzen da. Nerea, kazetaria da, Lewis mutil ingelesarekin ezkonduta dago, eta berarekin alaba bat dauka, Maialen. Nerearen bizitza oso lanpetua da beti. Horregatik, bere senarra eta alabarekin oso denbora gutxi pasatzen da. Egoera hori, larriago bihurtzen da, Luisa, Nerearen ama, ospitalean sartzen denetik, Alzheimerrek jota.

Nerearentzat, amaren gaixotasuna kolpe oso gogorra da. Alde batetik, errudun sentitzen delako, zerbait sumatzen zuela bere amaren egoerari buruz pentsatzen duelako, baina ezer ez zuen esan, kezkatzeko denborarik ez baitzeukan. Bestetik, orain, bere bizitza konplikatuago da. Izan ere, etxetik lanera, lanetik ospitalera, ospitaletik etxera badago egunero.

Momentu txar honetan, Nereak bere izeko Doloresen laguntza dauka. Dolores, Alemaniatik etorri da, bere ahizpa Luisa zaintzeko eta Nereari laguntzeko.

Luisa esnatzen hasi denean, bere lehenengo hitzek, Nereak ezagutzen ez duen gizonaren izena aipatzen dute. Gainera, amak faro batera joateko nahia adierazten du.

Hitz hauen aurrean, Nereak ez daki zer egin, bere izeko Doloresek German nor den, faro hau zein den eta zergatik ama hara joan nahi duen azaltzen dio arte.

Aldi berean, Nerearen bizitzan ere, iraganeko mamu batzuk agertzen dira.  Nereak, berea amaren episodioarekin erlazio bat aurkitzen hasi da.

Azkenean izekoren laguntzari esker, irekiak jarraitzen diren iraganeko zauriak itxi behar direla konturatzen da.

“Amaren Eskuak” eleberrian kontatzen den istorioak, liburu-dendetan ez ezik, zinemetan ere arrakasta lortu du. Izan ere, Gasteizen ospatu den azken Euskal Zinemaren Astea, istorio honetan oinarritzen den filma irabazlea izendatu da.

Share Button
Etiquetado con: , , , , , , , , , , ,
Publicado en Euskera, libros

Deja un comentario

Share Button